Kalitate politika

Ondo egindako lanaren pasioak eta gure bezeroen beharrak asetzerakoan bikaintasunak bultzatuta, gure gain hartzen dugu kalitatea kudeatzeko sistema bat ezartzeko konpromisoa eta erantzukizuna. 


Etengabeko hobekuntzarekin, zaintzarekin eta aldi baterako ezintasunen, web-tresnen eta marketin- eta komunikazio-jardueren (bai bezeroenak, bai legezkoak, bai gure bezeroek eta alderdi interesdunek ezarritakoak) esparruko gure zerbitzuei buruzko baldintzak behar bezala betetzearekin dugun konpromisoak egunez egun honako helburu hauek lortzen ahalegintzera garamatza: 


1. Gure bezeroei kalitate handiko zerbitzua ematea, haien eskakizun, behar eta itxaropenei bete-betean erantzuteko, eta gure zerbitzuen egokitasunari eragin diezaioketen arrisku eta aukerei erantzuteko. 


2. Aitortutako lan-metodologiak eta-estandarrak aplikatzea, gure jardueraren garapen egokia eta sistematikoa ziurtatuko digutenak, informazioaren segurtasun-eta konfidentzialtasun-bailoak ziurtatuz, bai gure bezero eta hornitzaileei dagokienez. 


3. Gure Kalitatea Kudeatzeko Sistemaren eraginkortasuna eta jarduna etengabe hobetzea haren jardun-eremuetan. 


4. Erakundearen helburuak ezartzea, berrikustea, beharrezkoa denean, zabaltzea eta betetzen direla bermatzea; horretarako, 

kalitate-politika hori hartuko da erreferentzia-esparrutzat. 


Hau betetzeko, ezinbestekoa da SIE osatzen dugun guztion konpromisoa; horretarako, funtsezkoa da informazioa, komunikazioa, prestakuntza, parte-hartzea eta kontsulta. 


Bestalde, Zuzendaritzak konpromisoa hartzen du behar diren giza baliabide eta baliabide material guztiak emateko, Kalitatea 

Kudeatzeko Sistema hau praktikan eta eraginkortasunez aplika dadin.